Gogoetaldi horren bitartean, Lauburu saiatu da begirada kritiko bat pausatzen ondareari buruzko ohituren gainean. Nazioko eta tokiko mailan ondarea « mediatizatzeko » modu berriek eragiten dituzten desbideratzeen aurrean bereziki, elkarteari ezinbestekoa iduritu zaio mendeetako oinordekotasunaren neurria eta lekua aintzat hartzea. Alde batetik, herri baten ondarea ez datza eraikuntzan bakarrik, errateko gaitasuna, egiteko trebetasun, mito eta sinesmenetan baizik… Bestetik, iraganetik datozkigun gauzen eta jakitateen errespetuak ez du sorkuntzaren abentura trabatu behar, kultura ez fozilizatzeko.
Lauburu elkartean, erran ohi dugu ondarea lurbeltza dela, oraina loratu eta geroa ernetzea ahalbidetzen duena.

Euskal Herriko udalerriek hilerri mota hori nahiago dute arrazoi estetiko eta sinbolikoengatik.