Salbatze obrek oroitarri garaikideen sortzeko eskaera ikaragarria ekartzen dute beraiekin. Euskal Herrian hilarri modernoak polikinaka agertzen dira, lehengo ondarea inspirazio ituruburutzat hartuz, baina behialako formak eta teknikak kopiatu gabe. Egiazko sorkuntza lana da. Abentura berri horrek gaurko hilerrien itsustasun lazgarriari buruzko gogoeta bat eragiten du eta hainbat udalerrik Lauburu elkartearekin bat egiten dute elkarteak hilerri-baratzeak antolatzea proposatzen dielarik.
Oroitarri modernoek lehengo ikurrak erabiltzen dituzte, baina erreproduzitu gabe.
Gure arbasoentzat bezala, gizarte garaikidearentzat sinbolo adierazgarrienetarik bat gelditzen da !
Euskal Herriko udalerriek hilerri mota hori nahiago dute arrazoi estetiko eta sinbolikoengatik.