Français

Ondaretik sorkuntzara
Kulturari buruzko ikuspegi berezia

Harrera / Jarduerak / Lehen urteak > Zaharberritzeak

Zaharberritzeak

Lauburu elkarteak birgaitze edo zaharberritze eragiketa batzuetan hartu du esku. Zuberoan, adibidez, elkarteak Zunharreko elizen zaharberritzean parte hartu du, bai eta hainbat iturri ospetsuren antolamenduan ere, horien artean Gamere, Zihiga eta Ahuskikoak.

Hamar bat urtez, Lauburu elkarteak Pirinio Atlantikoetako Guneen Batzordean aulkia izan du. Elkartearen gustuko, orain Euskal Kultur Erakundeak du aulkia bete behar, bere ondare arduradunaren bitartez, oroitarrien eta guneen babespena erabakitzen duten biltzar horietan.

Bestalde, Lauburu elkartea, sortu zenetik denbora gutxira, Departamenduko Ondasun Higigarrien Batzordean aulkia betetzera gonbidatua izan da.

Zuberoako Altzabehetiko eliza zaharberrituaren estreinatzea 1990ean

Erabilerraztasuna - Legezko aipamenak