Ekitaldiak eta hedapena
Salbatzeak eta baloratzeak ez dute zentzurik jakitatea ez bada ahalik eta jende gehienaren artean partekatua. Ondarea ez dela elite bati erreserbatua konbentzitua baita, LAUBURU elkarteak bildutako informazioak zabaldu izan ditu, eta landa-ateraldiak, ikerketa bidaiak eta irakasle, ikasle edo profesionalentzako ikastaroak ere antolatu. Hezkuntza Nazionalak lan horren garrantzia onetsi du Baionako Euskal Museoko hezkuntza zerbitzua elkartearentzat sortuz. Gaur egun, zerbitzu hori autonomo gisa ari da lanean, elkartearekin harreman hertsiak atxikiz.