Hilarri garaikideak

Lehengo oroitarrien salbatzeak eta ikerketak hilarri biribilarekiko interesa berpiztu dute pertsona anitzengan. Lauburu elkarteak mugimendu hori sustatu eta lagundu izan du, kopiatze lanari baino sorkuntza beharrari garrantzi gehiago emanez. Eraman beharreko lana ez da erraza, ez baitugu gure arbasoek zeukaten heriotza eta sakratuzkoarekiko harreman bera.