
Hilerri-baratzeak
Oroitarri garaikideen garapenak hilerrien itxurari buruzko gogoeta bat ekarri du berarekin. Hilerriak egiazko baratzeak zirela erakusten dituzten 19. mendeko eta 20. mendearen hasierako dokumentuak oinarritzat hartuz, Lauburu elkarteak udalerriak lagundu ditu baratze-eremuak antolatzen, hobigelak baino hilobi xumeagoak edo errauts-kutxatilak ahalik eta hobekien errezibitzeko.