
Baionako katedrala
1992an, hamar urte baino gehiagoko lana eraman ondotik, Lauburu elkarteak katedralari buruzko txosten bat argitaratu zuen. Historia liburu eta bisita gidaliburu baten gisan egina, nasaiki ilustratua, liburua denbora gutxi barne agortu zen. Argitalpena eraikinaren zaharberritze fase garrantzitsu baten amaierarekin batera gertatu zen.