Baionako katedrala
Lauburu elkartea etengabe ari izan da lanean ipar Euskal Herriko oroitarririk handiena ezagutarazteko. 1980. hamarkadan, Bonnet jaunak lagundurik, elkarteak bi proiekzio gaualdi katedralean berean antolatu zituen. Publikoa kemen handiz erantzun zuen, gaualdi bakoitzean oroitarria jendez mukuru baitzen.