Euskal Herriko elkarte sarea trinko eta bizkorra da. Kulturari dagokionez, lurraldearen nortasun azkarrak elkarte anitz bultzatzen ditu ondarearen azterketa, babespen eta balorapen lanean engaiatzera. Hemen ezin ditugu denak aipatu : Lauburu elkartearekin maizenik lankidetzan ari diren egiturak eta erakundeak baizik ez dira aurkituko. Sare horren pieza nagusiat Euskal Kultur Erakundea da baina Lauburuk Hego Euskal Herriko hainbat erakundetan ere parte hartzen du ekimen berezietarako : etnografia, argitalpenak…
Oroitarazi behar dugu Euskal Herriko kultur eragile guziak gidaliburu batean zerrendatuak direla, Euskal Kultur Erakundea gunean kontsulta daitekeena.
Lauburuk hertsiki parte hartu du Euskal Kultur Erakundearen sortzean 1980. hamarkadaren amaieran. Elkartea Terexa Lekumberry-k EKEren baitan animatzen duen Euskal Ondarearen Batzorde Iraunkorraren parte da. Esparru horretan Lauburu elkarteak gogoeta garrantzitsua darama bi gai hauen inguruan : ondarearen kontzeptua Euskal Herrian eta obratu beharreko estrategiak iraganeko oinordekotasunarekiko interesak herri honen kultura eta nortasuna foziliza ez ditzan.
Arkitektura Hirigintza eta Ingurumen Kontseilua aspaldiko partaidea da. Lauburuk CAUE-arekin lan egin du arkitektura, paisaia eta hirigintzari buruzko hainbat eragiketa muntatzeko. Baionan dagoen CAUE 64-ko adarrarekin lanean ari da udaletxeak hilerri-baratzeak antolatzen laguntzeko. .
Webgunea : www.caue64.fr
Sortuz geroztik Lauburu elkarteak Euskal Museoa beti hartu izan du ondare politikako pieza nagusitzat Euskal Herrian. Lauburuk ahalegindu da Baionako Museoa partaide zientifiko gisa onartua izan dadin kontserbazio eta inbentario arloan. Laubururen eta Euskal Museoaren arteko lankidetzak ugari izan dira : argitalpenak, erakusketak, jardunaldiak, inbentarioak eta Museoaren berritze osorako gogoetan parte hartzea.
Webgunea : www.musee-basque.com
Lauburu elkarteko kide anitz Euskal Museoaren Adiskideen Elkarteko kideak dira ere. Esteka horiek Elkartearen Berripaperarentzako artikuluen idazketatik edo publikoarentzako landa-ateraldien edo ekitaldien antolaketatik iragaten dira. 1998an, Lauburu elkarteak aholkatu die bere kideei EMAEra « migratzera » elkarteak ez baitzuen segitzen ahal ekitaldiak antolatzen. Lauburu elkarteko Michel Duvert Etniker taldeen ipar Euskal Herriko probintzientzat. Elkartea landa-inkesten obratzean engaiatua da. Amaitu berria duen azkenak eskulangintza du aztergai. Aldi honetako gaia auzotasunaren ingurukoa da : egiturak, funtzionatzeko moduak eta bilakaera.
Inkestak Barandiaran-ek (Cuestionario para un estudio etnografico del pueblo vasco) finkatu zuen eta zazpi probintziei aplikatzen zaien galdera-sareta baten arabera gehienbat garatzen dira. Amaituz gero, emaitzak Derion (Bizkaia) dagoen Etniker taldeen egoitzara helarazten zaizkio. Han, talde batek sintesi orokor bat egiten du eta Atlas etnografico de Vasconia-ren tomoak prestatzen ditu.
Gaur egun sei tomo argitaratuak izan dira.
Elikadura : tomo horrek janariak biltzen ditu, bai eta horien lortzeko eta prestatzeko moduak ere. Mahai arteak, horiei lotuak diren erritu eta ohiturak, bizikidetasun eta otordu motak ere aztertzen ditu (besta egutegiari edo leku bereziei lotuak, eta abar.).
Haurren jokoak : haurrei dagozkien joko mota eta dibertitzeko moduen zentsu zabala da, lehen haurtzarotik abiatuz eta batzuetan helduei loturik. Jarduera horiek iragaten diren lekuak eta egoerak aztertuak dira. Ohiturak, jarrerak, joko-tresnak ere aztergai dira.
Errituak sortzetik ezkontzara : sortzea, bataioa, gaztaroa, amodio istorioak eta ezkontzeko hitza, ezkontza eta ezkondu gabe elkarrekin bizitzea… urrats eta bizi une horiek guziak arta handiz aztertuak dira ikuspuntu guzietatik : forma, irudimena, errituak eta ohiturak.
Ehortz-errituak : tomo horrek heriotzaren tratamenduaren fase guziak aurkezten ditu, hasikinetatik dolu-garaiaren amaieraraino. Hilobien tokiekin eta hilobi mota desberdinekin zerikusia duten hainbat arazo ere aurkezten ditu. Erlijiozko aspektuaz gain, azterketa horrek heriotzaren etxeko tratamenduari eta orokorkiago tratamendu sozialari arreta berezia ematen dio.
Abelzaintza eta artzaintza : tomo horrek Euskaldunek abereekiko dauzkaten harremanak aurkezten ditu : terminologia, anatomia eta ugalketa, taldeei ekarri artak, ekoizpenak eta eraldaketak, eta abar. Parte handi batek urrutiko larre aldaketak eta artzainen egoitzak aipatzen ditu. Ekonomiari lotu arazoak, feiriak,abereen babespena eta abereen inguruko hainbat sinesmenak ere aztertuak dira. Liburu garrantzitsu hori artzainen jokoak aipatzen dituen parte mamitsu batekin amaitzen da.
Herri-medikuntza :gorputz, osasun eta higieneari lotu sinesmen eta irudikapenak aurkeztuak dira. Gero, eritasunak eta hauen sintomak, bai eta sendatzeko moduak ere aztertuak dira. Organo desberdinak hunkitzen dituzten gaitzak zehazki aztertuak dira. Herri-erlijioaren eta osasunaren arteko harremanak arreta handiz aurkeztuak dira.
Hendaiar elkarteak eta Lauburuk zaletasun bera partekatzen dute : egituretan ondareari buruzko ikuspegi bera, ekimen sortzaileetara daramana, bai eta publikoa zein irakasleak iraganaren urratsetan laguntzeko asmo bera ere, orainean hobeki bizitzeko.
Abbadiako adiskideek .... labela lortu du. Orai gazte eta adinekoak onartzen ahal ditu itsas bazterraren ezagutzeko egiten dituen ikastaldietan .... Bertzalde, CPIE-k ingurumenari buruz ikerketak egiten ahal ditu hautetsiek galdeginik. Bainan Abbadiako adiskideek bere lana segitzen du bere usaiako pedagogiaren arabera. Ondoko urteetan lan hori garatuko da Hegoaldeko kideekin. Lauburu-k CPIE-rekin erregularki lan egiten du.
Itsas begiak elkartea ezaguna da eta zinez Euskal Herriko itsas munduan beharrezkoa da.
Hastapenetik gure elkarteak ere ezagutzen du eta Euskal Kultur Erakunde-an elgarrekin lanean ari gara Euskal Ondarearen ....
Elkarte hau Euskal Herriko zazpi lurralde historiko, diaspora, arkitektak, artistak, koloristak eta sortzaileen arteko harremanak kultur eta lan alorretan garatu nahi ditu.