2007ko urrian, Larzabaleko udalerriak hilarri biribilei eta euskal ehortz-arteari eskaini Euskal Herriko lehen interpretazio zentroa ireki du. Lauburu elkarteak eragiketaren alderdi zientifikoa segurtatu du museografoentzat. Zentroa urte osoan irekia da, egun guziz eta dohainik. Bertan ehun bat oroitarri ikus daitezke eta bisitariek argibideak aurki ditzakete (panelak eta bideoak), lau hizkuntzatan emanik. 