Français

Ondaretik sorkuntzara
Kulturari buruzko ikuspegi berezia

Harrera / Jarduerak / Interpretazio zentroa > Ondarea sorkuntzaren zerbitzuko

Ondarea sorkuntzaren zerbitzuko

nterpretazio zentro horrek euskal ehortz-artearen tradizioa eta gaurkotasuna aurkeztea du helburu :

- iragana ezagutu : euskal hilarrien salbatze eta inbentarioari esker, Monumentu Historiko gisa babestuak izan dira. Ikerketa etnografikoek herri-arte hori sortu duen jendartea hobeki ulertzea ahalbidetu dute.

- oraina aberastu : oroitarri garaikideen eta hilerri-baratzeen sorkuntzak tradizioa eta gaurkotasuna uztartzen ditu eta Larzabaleko interpretazio zentroak zedarriak ezartzen ditu abentura sortzaile paregabe hori aurrera eramateko gisan. 

- geroari harrera egin : pentsamoldeen bilakaera lagundu behar da « heriotza bizitzeko » modu berriak proposatuz eta gure jendarteari egokiak zaizkion oroitarri zein erritu berriak asmatuz. 
Erabilerraztasuna - Legezko aipamenak