Français

Ondaretik sorkuntzara
Kulturari buruzko ikuspegi berezia

Harrera / Jarduerak / Gaurko jarduerak > Ondareari buruzko gogoetak

Ondareari buruzko gogoetak

la commission à Isturits
Lauburuk Euskal Kultur Erakundearen baitako Euskal Ondarearen Batzorde Iraunkorrean parte hartzen du. Egitura hori urtean hiru aldiz biltzen da eta bi testu garrantzitsu sortu ditu : bata Baionako Euskal Museoaren zereginari buruz ; bestea ondoko galderari buruz : "zer eta zertarako kontserbatu ?"

Olerkia

Betierekotasun puskak.
Ondarea itsas-labarren parekoa da. Harresietatik behera, itsasoak leundu uharriak miresten ditugu. Haietarik bakoitzak denborak eragin higaduratik salbatu nahi dugun altxorra dirudi… Iragana den mundu baten zati batzuk bezala geldituko dira, besterik ez !

Lekuko monumentala
Ondarea itsas-labarren parekoa da. Arroken baitako maskorrak eta fosilak ikusezinak zaizkigu. Baina geruzak altxatzen dira mendeak eta milurtekoak gainetik irakurriz… Paisaia hor dugu : indartsu eta lasaigarria !

Matrize eskuzabala.
Ondarea itsas-labarren parekoa da. Denborak etengabe segitzen du bere obra : arroka urari eta haizeari eskainia da… Harria, limo bihurturik, itsasoa elikatzera doa, itsasoak lurra elikatuko duelarik gizakiak bizirik egon daitezen !

Litekeenaren bidegurutzea
Ondarea itsas-labarren parekoa da. Lurraren eta uraren arteko muga-mundu hura ez da harresi baten pare altxatzen, harkaitz baten pare baizik… ez da babestu eta baztertzeko modukoa, itsasoratu eta harrera egiteko modukoa baizik… Oinarri sendoak haize ametsetarako !


C.L. 1992

Erabilerraztasuna - Legezko aipamenak