Irudi honek euskal mitologiaren pertsonaia nagusien gaineko bista zabal-zabala eskaintzen du. Helburu honekin egina izan da : entitate horien eta - Fromage jaunak, frantses elkarte mitologikoko lehendakariak erraten zuen bezala - « mitologia lehen lur okupazio plana » dela adierazten duten paisaien arteko lokarria erakustea. Pertsonaiak toki desberdinekin elkartuak dira, hala nola mendia, zorupea, ibaiak, itsasoa… Eta toki horiek pertsonaiak bezain garrantzitsuak dira. Hala, lurraren erraiak, dudarik gabe, entitate oso bat dira jokatzen duten funtsezko zereginagatik. Alta, euskal mitologian nabari da zerua hutsa dela; Mari-k, Herensuge-k, Eguzkiak eta Ilargiak baizik ez dute izarrartea zeharkatzen. J.I. Hartsuaga-ren arabera, ezaugarri hau euskal mito batzuen antzinatasun handiko seinale bat izan liteke.
Mari euskal mitologiaren gako-pertsonaia da. Anderea maiz deitua da. Ekaitz, su-bola edo sai baten itxura har dezake.
Basa Jauna oihanetan bizi da eta artzainei zerbitzuak ematen dizkie.
Tartaro Euskaldunen ziklope bihozgabea da.
Olentzero negu solstizioan agertzen da. Eguberriren iragarle bihurtu da.
Eguzkia eta Ilargia Lurraren bi alabak dira.
Jesus eta San Pedro 19. mendean segurki sortu istorio moralizatzaileetan agertzen dira.
Herensuge buru bateko edo hainbat burutako Sugea da. Populu guziek ezagutzen dute gizakientzat gehienetan kaltegarria den mamu teluriko hori.
Zezengorri Gorri koloreko animalia anitz lurpeko mundutik atera daitezke. Euskal Herrian ugari diren historiaurreko harpe aipainduetako bestiarioarekiko koinzidentzia bitxia !
Batzuetan, Mari-k eta Lamiek neskatilak preso atxikitzen dituzte beren lurpeko gordelekuan. Gatibu horiek gehienetan libro utziak dira hainbat etxeko lan egiten ikasi ondotik.
Pirinioetan munduko eskualde anitzetan bezala, Hartza pertsonaia nagusia da. Antzinate zaharrenean, gurtza bat ematen zitzaion.
Lamiak emakumezko izakiak dira, lurpeko munduari, iturriei, errekei eta ibaiertzei atxikiak. Ardurako harremanak dauzkate gizakiekin.
Debrutxo eta sorgin andana bat aurkitzen dira aspaldiko mitologia horretan.
Itsasbazterrean, barnealdean aurkitzen diren entitate mitologiko berak ezagutzen dira. Baina haien oroitzapena gure oroimenetatik lasterrago desagertu da.