Français

Ondaretik sorkuntzara
Kulturari buruzko ikuspegi berezia

Harrera / Jarduerak

Lauburu elkartearen obra, argitalpen eta ekitaldien helburua euskal ondarea ikertu eta baloratzea da.

Lehen urteak

1974an sortu zenean, Lauburu euskal ondarearen arloan lanean ari zen bigarren elkartea zen, Lehengo Nafarroaren Adiskideen elkartearen ondotik. Garapen laster bati esker, denbora gutxi barne kultur ekintzaren lehen lerrora iritsi da. Hasieratik egin duen landa-lanaren kalitatearengatik ezagutua, Administrazioaren (Kultura, Hezkuntza), tokiko elkargoen (Herriko Etxeak, Kontseilu Orokorra) eta sekulako garapena ezagutu zuen elkarte munduaren solaskide bihurtu da ...

1998ko bihurgunea

Elkartearen obra desberdinak, honen argitalpen-lana eta partaideekiko eragiketak etengabe emendatu dira. Euskal Kultur Erakundearen sortzera eraman duen gogoetan ere parte hartu du Lauburu elkarteak. Baina elkarteak bizidun izakiz osatuak direnez, polikinaka, itotze arriskua agertu da. Orduan, 1998an, Lauburuk erabaki du bere lan erritmoa moteltzea eta eragiketa kopurua gutxitzea ...

Gaurko jarduerak

Gaur egun, Euskal Herrian beste nonbaitean bezala, ondarea modan da eta Lauburu esparru horretan obratzen diren elkarte eta erakundeen artean « arbaso » gisa agertzen da. Elkartearen ekintza ez da lehen bezain ikusgarria gaur egun, esku hartze gutxiago eramaten baitu ondoko alor berezietan : ehortz-artea, ikerketa etnografikoak eta jendarte garaikidearentzat ondareak izan dezakeen esanahiari buruzko gogoeta iraunkorra ...

Interpretazio zentroa

Lauburu elkartearen azken obra handia Larzabaleko herriko etxeak bultzatu duen hilarri biribilaren eta euskal ehortz-artearen interpretazio zentro baten obratzean parte hartzea izan da. Parekiderik ez duen eremu horrek oroitarri bilduma eder bat deskubritzeko aukera ematen du, Lauburu elkarteak gai horretaz erran dezakeenaren sintesia proposatuz. Zentroa erregularki animatua izan beharko litzateke, publiko guzientzako kultura tresna garrantzitsu bihurtuz ...

Erabilerraztasuna - Legezko aipamenak